Uztargi xake txapelketa atzeratu dute eta xake eskolak eten

Barren.eus 2020ko urr. 29a, 13:45

Joan den urriaren 1etik jokatzen ari diren II. uztargi xake txapelketa amaitzeko falta diren txandak atzeratzea erabaki du Mendaroko Otarre xake taldeak.

Otarre xake taldeak bigarren urtez antolatu du xake azkarreko lehiaketa, Uztargi kafetegiarekin elkarlanean. Bi astean behin jokatzen dituzte partidak, urriaren 1ean hasi zen txapelketan, baina jokatzeko falta diren txandak atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, Jaurlaritzak koronabirusaren pandemiari aurre egiteko indarrean jarri dituen neurriengatik. Falta diren partidak jokatzeko modua dagoenean jakinaraziko dutela gaineratu dute. 

Era berean, Otarrek antolatzen dituen xake eskolak aldi baterako etetea erabaki dute. Berriro abian jartzen dituztenean emango dute horren berri.