Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 10 14 2020 09 16 cd elgoibar entrenamenduak hasi mintxeta borobileanMintxetan jokatuko du Ligako lehen partida Haundik. Domekan izango da eta Aloña Mendi taldea izango du aurkari. 260 lagunentzako lekua egongo da harmailetan, baina hainbat neurri bete beharko dituzte. C.D. Elgoibarreko beste hiru taldek ere jokatuko diotuzte partidak asteburuan.

Asteburu honetan hasiko dute 2020-2021 denboraldia Ohorezko Erregional Mailako taldeek. Haundik etxean jokatuko du aurreneko partida, Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka, domekan (urriak 18), 17:00etan hasita. Bezperan, zapatuan, jokatuko du C.D. Elgoibarreko ohorezko mailako kadeteen taldeak ligako estreinako partida. Azkoitiko Anaitasunaren aurka jokatuko dute Mintxetan, 12:30ean. 

Era berean, Ohorezko Mailan diharduen jubenilen taldeak eta Emakumezkoen taldeak ere zapatu honetan jokatuko dituzte denboraldiko lehen partida ofizialak, baina kanpoan jokatzea egokitu zaie. C.D. Elgoibarreko emakumeen taldeak Usurbilen jokatuko du, eta Mondra izango dute aurkari jubenilek Arrasaten jokatuko duten neurketan.

2020 10 14 2018 04 21 haundi vs tolosa cd elgoibar mintxeta atezaina2

  • Mintxetan jarraitu beharreko protokoloa
COVID-19 gaitza ez hedatzeko neurriak izango dira hastear den futbol bdenboraldiko protagonista nagusiak. C.D. Elgoibarrek Mintxetan jokatuko dituzten partiduetarako ikusleen segurtasuna bermatzeko hartu dituzten neurri eta irizpideen berri eman du. Hona nagusienak:

  • Ikusleekin jokatuko dituzte partidak. Mintxetako harmailetan 260 lagunentzako lekua egongo da, eta horietatik 15 eserleku talde bisitariko taldekideentzat eta lagunentzat gordeko dituzte. Gainerako 245 eserlekuak klubeko bazkide eta zaletuekin bete ahal izango dituzte. Bazkideek lehentasuna izango dute partida hasi baino bost minutu lehenagora arte, eta hortik aurrera bazkide ez direnek erabili ahal izango dituzte eserlekuak. Bazkideek, bazkide-txartela erakutsi beharko dute sarreran.
  • Kanpoko taldeek, aldez aurretik eman beharko dute taldekideen eta 15 ikusleen zerrenda, ahal izanez gero partidaren aurreko ostiralerako. Zerrenda horretan taldeko parte-hartzaile eta ikusle guztien izen-abizenak eta telefono-zenbakia jasoko dituzte. Zerrendan ageri ez direnak, ezingo dira Mintxetako instalazioetara sartu.
  • Kanpoko taldea ezin izango da instalazioetan sartu partida hasi baino ordubete lehenagora arte. Ikusleak, partida hasi baino 45 minutu lehenago sartu ahal izango
    dira, eta bazkideek lehentasuna izango dute partida hasi baino 5 minutu lehenagora arte.
  • Partidara bertaratzen diren guztiei tenperatura hartuko zaie, eta 37 gradutik gorakoei ez diete sartzen utziko.
  • Partidu guztian zehar ikusle bakoitza musukoa jantzita eta bere eserlekuan eserita egon beharko da, eta ezin izango du lekuz aldatu. Pegatina berde bat duten eserlekuak bakarrik erabili ahal izango dira.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza