Maite Maiorak irabazi du zeroz azpiko tenperaturarekin jokatu den La Covatilla ultratraila

Barren.eus 2020ko urr. 7a, 11:31

Bejarreko mendilerroan (Salamanca, Espainia) jokatu zuten domekan La Covatilla mendi lasterketaren 5. ekitaldia, 76 kilometroko ultratraila. Saltakariek haizeari eta -3 graduko tenperaturari (-7 graduko sentsazio termikoa) aurre egin zioten, saltaka egiteko baldintza "ederrak" Maite Maiorarentzat.

Bejar-en jokatutako Ultrail La Covatilla lasterketan 86 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten parte hartzaileek, baina antolatzaileek ibilbidea hamar kilometroan laburtzea erabaki zuten, tenperatura hotzen ondorioz izoztua zegoelako ibilbidea, labankor eta arriskutsu. Maite Maiora bikain moldatu zen baldintza gogor horietara eta esan du izotza, haizea eta behe lainoa itzelak izan zirela Bejarreko mendilerroan korrika aritzeko. Mendaroarra estreinakoz lehiatu zen proba honetan eta erakustaldia emanez gailendu zen. Erritmo bizia ezarri zuen hasieratik amaierara eta ordubete eta 5 minutuko aldera atera zion helmugan bigarren sailkatuari. Maiorak 9:47:04 denborarekin osatu zuen proba eta 10:52:10 denbora egin zuen bigarren egin zuen Elena Gallardok. Ana Cristina Constantin (11:29:01) sailkatu zen hirugarren postuan.

Gizonezkoetan Miguel Heras-ek irabazi zuen, eta bigarren postuan euskal lasterkari bat sailkatu zen: Jokin Garai.

2020 10 03 maite maiora irabazle la covatilla ultratrail

2020 10 04 maite maiora mendaro la covatilla