Lagunarteko bost eskubaloi partida jokatuko dituzte asteburuan Olaizagan

Barren.eus 2020ko ira. 25a, 14:41

Sanloko bost taldek denboraldiko aurreneko lagunarteko partidak jokatuko dituzte asteburuan Olaizaga kiroldegian. Bestalde, Gaurve taldeak Grafometal La Rioja taldearen aurka jokatu behar zuen ligako partida atzeratu egin dute, talde errioxarrean atzeman dituzten koronabirus kasuengatik.

 Olaizagan jokatuko dituzten lagunarteko partidak publikoarekin jokatuko dituzte, aforoa mugatuko duten arren. Hona partiden ordutegia:

 • Zapatua, 26 (Olaizaga Kiroldegia)

  • 10:00 Salento Gelati Elgoibar - Aiala Zarautz (Kadete neskak)
  • 12:00 Cimde Elgoibar - Aiala Zarautz (Jubenil neskak)
  • 17:00 Pizzeria Salento - Bergara (Senior mutilak)

 • Domeka, 27 (Olaizaga kiroldegia)

  • 10:00 Arilan Elgoibar - San Adrian (Senior emakumeak)

 

 • Gaurvek irailaren 26an hasiko du Liga txapelketa
Gaurve Elgoibar taldea Zilarrezko Ohorezko Mailan lehiatuko da aurten. Irailaren 26an hasiko dute txapelketa Barañainen, Lagunak taldearen aurka. Ligako bigarren partida ere etxetik kanpo jokatzekoak ziren, Logroñon, hain zuzen ere, Grafometal Stporting La Rioja taldearen aurka. Alabaina, partida atzeratu behar izan dute talde errioxarreko zenbait jokalarik eta entrenatzailek positibo eman dutelako egin dituzten PCR probetan. Errioxarrek Ermuko Errotaberri taldearen aurka jokatu behar zuten ligako aurreneko partida eta hori ere atzeratu egin dute.

∞Lotura duten albisteak: