Uztargi xake azkarreko txapelketa urriaren 1ean hasiko da

Barren.eus 2020ko ira. 24a, 13:57

Mendaroko Otarre xake taldeak bigarren urtez antolatu du xake azkarreko lehiaketa, Uztargi kafetegiarekin elkarlanean.

Urriaren 1ean hasiko dituzte partidak, eta bi astean behin jokatuko dituzte. Partidak 25 minutukoak izango dira gehienez. Izena emateko 653 715 375 whatsapp zenbakira idatzi edo xakemendaro@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

2020 09 24 xake txap mendaro kartelaKoronabirusaren pandemia dela-eta protokolo bat osatu du Otarre xake taldeak txapelketarako. Hona puntu nagusiak:

  • Maskara nahitaez erabili beharko da partida osoan.
  • Jokalariek xaboiarekin garbitu beharko dituzte eskuak partida hasi aurretik. Partida amaitzerakoan, piezak eta erlojua gela hidroalkoholikoarekin desinfektatuko dituzte.
  • Tabernan barruan bi pertsona bakarrik egon daitezke ikusle gisa, betiere 1,5 metroko gutxieneko distantzia gordez. Distantzia mantendu ezin bada, inork ezingo du partida ikusten egon.
  • Taberna barruko joko-aforoa partida batekoa da. Taberna barruan ezin dira bi partida batera jokatu.
  • Eguraldiak lagatzen badu, lehentasuna terrazan jokatzea izango da beti.

•Lorea Gorostiza emakumeen Bergarako Xake Txapelketan

Mendaroko xakelari Lorea Gorostizak Bergara Hiria II Emakumezkoen Xake Txapelketan hartu zuen parte. Jokatutako bost partidatatik bi irabazi zituen eta 15. postuan sailkatu zen. Haizea Tornay alemaniarra gailendu zen, bost partidatan bost garaipen lortu oeta gero. Santanderreko Tatiana Lopez sailkatu zen bigarren postuan, 4 punturekin.

2020 09 24 lorea gorostiza xakea mendaro bergaran

2020 09 24 bergara hiria xakea emakumezkoa orok