Javier Varona gailendu da arku tiroketako San Migel Sarian

Barren.eus 2020ko ira. 17a, 14:12

2020ko Aire Zabaleko Gipuzkoako Ligaren bigarren jardunaldia jokatu zuten domekan, Oñatin, eta Javier Varona arkulari elgoibartarra gailendu zen arku instintiboen arteko lehian.

XII. San Migel 3Dko Sarian lehiatu ziren 45 arkulari Oñatin, eta Gipuzkoako Ligarako ere puntuagarria zen txapelketa. Bost arku mota desberdinekin lehiatu ziren, eta arku instintiboan Ordizia taldeko Javier Varona elgoibartarra izan zen onena. Hamasehi lagunek hartu zuten parte modalitate honetan, tartean Elgoibarko Zarta taldeko bi kidek, Jose Ramon Cabellok eta Iosu Arrillagak, 9. eta 14. postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. (ikus emaitzak -PDF-)

2020 09 13 zarta arkulariak 3 onatin