Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 30 Mintxetako igerilekuakEkainaren 8tik uztailaren 27ra arte, 26.410 erabiltzaile pasa dira Mintxetako igerileku eta kirol-instalazio desberdinetatik.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, Covid-19k eragindako osasun krisia kontuan hartuta, "espero baino normaltasun handiagoarekin" pasa dira ekaina eta uztaila, eta Mintxetako igerilekuetan zein bestelako instalazioetan erabiltzaile kopuru "polita" izan dutela adierazi dute. Igerilekuetan, esaterako, 20.929 erabiltzaile zenbatu dituzte ireki zituztenetik, ekainaren 15etik, uztailaren 27ra bitartean. Iaz, 43.000 erabiltzaile izan ziren bainu denboraldi osoan.

 • Ekainean guztira 9.110 erabiltzaile izan dira:

  • Muskulazio gelan: 866 erabiltzaile
  • Kardio gelan: 259
  • Atletismo pistan: 191
  • Igerilekuetan: 6.672
  • Tabernan: 1.122

 • Uztailean (hilaren 27ra arteko datuak), erabiltzaileen datuak honakoak izan dira: 17.300 erabiltzaile

  • Muskulazio gelan: 1.155
  • Kardio gelan: 287
  • Atletismo pistan: 158
  • Igerilekuetan: 14.257
  • Tabernan: 1.443

 • Kontingentzia Plana "oso ona"
Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak kirol instalazioak Berrirekitzeko Plana prestatu zuten, erabiltzaileen segurtasuna eta higienea bermatzeko eta Covid-19 zabaltzea saihesteko. Hainbat neurri hartu dituzte kirol eremu bakoitzaren eta haren eremu komunen sarrera, edukiera, iraunkortasuna, erabilera eta higiene baldintzak eta desinfekzioa kontrolatzeko. Zentzu honetan, Udal Kirol Patronatuak Mintxeta irekitzeko prestatutako Kontigentzia Plana "oso ona" izan dela aipatu du Bailarako Osasun Sailak pasa den astean egindako ikuskapenean.

Igerileku estalietan pertsonen segurtasun eta higiene baldintzak bermatzeko zailtasuna dela eta, Olaizaga Kiroldegia itxita egongo da irailera arte. Jardueraren zati bat (muskulazio gela eta ikastaroak) Mintxetara eraman dira. "Itxiera honen bidez instalazio bakar batean zentralizatu nahi dira erabiltzaileen eta abonatuen segurtasuna eta higienea bermatzeko ahalegin guztiak", azaldu dute patronatuko arduradunek.

Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2019: 43.000 erabiltzaile
  • 2018: 42.000
  • 2017: 34.000 
  • 2016: 40.411 
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000

2020 07 30 Mintxeta elgoibar airetik iosu juaristi

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza