Sergio Nievasek irabazi du Elgoibarko Kirol Argazkien Lehiaketa

Barren.eus 2020ko uzt. 29a, 08:43

Kirol Argazki Lehiaketaren 15. ekitaldiko irabazleen berri eman du Elgoibarko Udalak. Berez bost sari banatzea zen asmoa, baina hiru bakarrik emango dituzte aurten.

Elgoibarko Udalak, Udal Kirol Patronatua eta Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailaren bitartez eta Ongarri Argazkilari elkartearekin lankidetzan, Elgoibarko Kirol Argazkien lehiaketa antolatu du aurten ere. 52 lan aurkeztu dituzte guztira, iaz baino 12 gehiago. Berez bost sari banatzea zen asmoa, baina hiru bakarrik emango dituzte aurten. Epaimahaiak saririk gabe utzi ditu Elgoibarko irabazlearen saria eta gazteen ataleko bigarren saria, argazkiek kalitate nahikorik ez zeukatela argudiatuta. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Maialen Gurrutxaga, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zinegotzia, Maialen Aranguren Teknikaria; Gorka Garaizabal, Udal Kirol Patronatuko Lehendakaria; Ramon Mugica, Kirol Patronatuko Zuzendaria; Jokin Martinez, Ongarri argazkilari elkarteko Lehendakaria eta Nerea Sasiain antxitxikariak. Guztiek erabaki dute Sergio Nievas Prolek aurkeztutako "Gozatu mendia" izeneko argazkiari ematea sari orokorra. Ermuarra da Prol, baina Elgoibarren dauka argazkilaritza estudioa.

Aurkeztutako argazki guztiak abuztuaren 22tik 30era jarriko dituzte ikusgai Kultur Etxean, 18:30etik 20:30era. COVID-19 dela eta, San Bartolome jaien egitarauaren barruan egin ohi zuten sari banaketa ekitaldirik ez dute egingo.

SARI OROKORRA
1. saria: “Gozatu mendia”. Sergio Nievas Prol (Ermua). 300 euro.
2. saria: "Sin titulo III". Javier Arcenillas Perez (Alcobendas, Madril). 200 euro.

gazteen saila
“X”. Mikel Taboada Blanco (Ermua). 300 euro

2020 07 28 kirol argazki elgoibar 2 saria Javier Arcenillas

2020 07 28 kirol argazki elgoibar gazteak 1 saria Mikel Taboada

Azken edizioetako irabazleak: