Bi xake txapelketa jokatuko dituzte Mendaron

Barren.eus 2020ko uzt. 13a, 19:06

Zabalik da uztailaren 17an eta 18an Mendaron jokatuko dituzten bi xake txapelketetan parte hartzeko izen ematea. Horietako batean, Otarre xake taldeko kide Jabi Muñoz hogei lagunen aurka lehiatuko da, aldi berean.

Mendaroko Otarre Xake Taldeak antolatuta, Aldibereko hogei xake partida jokatuko dituzte Mendaroko Herriko plazan, datorren uztailaren 17an, barikuan, 18:00etatik 20:30etara. Jabi Muñoz izango da aurkarietako bat hogei partidetan. Mendaroko xake taldeak iaz ere antolatu zuen era honetako saio bat. Judith Goenaga xakelari azkoitiarrak 17-3 irabazi zuen xakelari mendaroarren aurkako partida

Zapaturako, uztailaren 18rako, berriz, xake azkarreko txapelketa antolatu dute, 11:00etatik 13:30etara. Partida bakoitzak 5 minutu eta hiru segundoko iraupena izango du.
Bi xake saio hauetan izena emateko 653 715 375 zenbakira whatsapp bat bidali edo xakemendaro@gmail.com helbidera idatzi behar da. Mendaroko Udalak laguntzen ditu bi txapelketak eta baita Uztargi terrazak ere.

2020 07 13 xake azkarrak txapelketa mendaro kartela 2020 07 13 xake mendaro aldiberekopartidak kartela