Antxitxikarientzako entrenamendu taldeak sortu nahi ditu Elgo! korrikalari taldeak

Barren.eus 2020ko uzt. 13a, 12:40

Maila guztietako korrikalarientzako (hasiberriak, erdi-mailakoak eta goi-mailakoak) entrenamendu taldeak sortu nahi ditu Elgo! korrikalari taldeak, irailetik aurrera.

Asfalto gainean zein mendian antxitxika ibiltzen diren korrikalariek parte har dezakete entrenamendu taldeetan, argitu dute Elgo! taldekoek. Korrikalarien mailaren araberako hiru talde osatu nahi dituzte: hasiberriak, erdi-mailakoak eta goi mailakoak.

Hainbat gaitasun landuko dituzte entrenamendu taldeetan, besteak beste, abiadura, indarra edo iraupena. Korrika egiteko teknika eta entrenamendu errutinei buruzko ezagutzak ere jasoko dituzte parte hartzaileek, baina ekimen honen helburu nagusia "giro onean" kirol onen dituen alde on guztiez gozatzea dela nabarmendu dute sustatzaileek.

Ordutegiak eta egutegia ezarri aurretik, antolatzaileek jendearen prestutasuna eta gogoa ezagutu nahi dituzte, eta horretarako, interesa duen orok taldearen sare sozialen bidez, elgokorrika@gmail.com helbidera idatziz edo 619 966 696 telefono zenbakira deituta jarri daiteke eurekin hartu-emanetan.

Mintxeta Atletismo Taldeak korrikalari herrikoientzako sortu zuen atala da Elgo! taldea. Federatu gabeko korrikalariak, lasterketa herrikoietan parte hartu-zaleak eta kirol honetan hasi berriak diren lasterkariak batzeko sortu zuten iaz.

∞Lotura duten albisteak: