Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 13 maitemaiora axaritrail fotorunnersAxari Trail mendi lasterketa jokatu zuten domekan Idiazabalen. Hirugarren edizioa izan da aurtengoa eta aurreko bietan gertatu zen moduan, Maite Maiora izan zen azkarrena emakumezkoetan. Ia bost minutuko aldea atera zion Maiorak Oihana Kortazarri. 

 Munduan barrena bidaiatzen dihardu Maite Maiorak mendi lasterketetan parte hartzeko, baina etxeko lasterketak albo batera laga gabe. Aitzitik, etxean korrika egiteko gogoz zegoen eta halaxe erakutsi du izan duen lehen aukeran. Mikel Garmendiaren oroimenez Idiazabalen jokatu zen Axari Trail mendi lasterketa irabazi zuen atzo (irailak 13), hirugarren aldiz jarraian. Aizkorri-Aratz parke naturalean dauden Idiazabalgo mendietan barrena aritu ziren antxitxika parte hartzaileak, bi ibilbidetan: luzea, –25,4 kilometro eta 1.550 metroko desnibela– eta motza –16,4 kilometro eta 750 metroko desnibela–. 

Gizonezkoetan Aritz Egea gailendu zen eta Maite Maiorak irabazi zuen emakumezkoen proba. Maiorak Oihana Kortazar izan zuen aurkari nagusia. Ibilbideko lehen gailurretik Kortazar bera pasa zen lehen postuan, baina 14. kilometrotik orpoz-orpo igaro ziren. Lasterkari mendaroarrak erritmoa bizkortu zuen probaren bigarren zatian eta bakarrik iritsi zen helmugara. Bi ordu 19 minutu eta 20 segundoan osatu zuen proba. Oihana Kortazarrek (2:24:08) egin zuen bigarren eta Alizia Olazabal (2:34:36) sailkatu zen hirugarren postuan (sailkapenak). 

Gizonezkoen proban Ander Zulaika mendaroarrak ere hartu zuen parte eta 24. postuan sailkatu zen 2:29:56ko denborarekin.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza