Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 14 gaukrosa2014Mintxeta atletismo taldeak antolatuta VI. Gau Kros herrikoia izango da datorren zapatuan, irailaren 19an, 20:00etan. Izen emateak bide onetik doazela jakitera eman dute antolatzaileek. Oraingoz 100 lagun baino gehiagok eman dute izena eta irteeran 200 korrikalaritik gora batzea da Mintxetakoen helburua (iaz 227 lagunek amaitu zuten proba). 

Herriko kaleetan barrena egingo da Gau Krosa, 7,7 kilometroko ibilbidean, Kalegoen plazan hasi eta bukatuz. Lasterketan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da irailaren 17a baino lehen www.kirolprobak.com webgunean. Usua, Jai-Alai, Iriondo eta Txarriduna tabernetan ere eman daiteke izena. Lasterketa egunean bertan ere posible izango da izena ematea. Dortsalak eta txipa irailaren 18an, ostirala, jaso ahal izango dira Sanlok antolatutako garagardo ferian, Aita Agirre plazan, 18:30etik 20:00etara bitartean, edo lasterketaren egunean Kalegoen plazan 17:30etik aurrera.

Izen-ematea aurrez eginez gero, gutxiago ordaindu behar da. Txipa dutenek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta txipa alokatu behar dutenek, berriz, 10 euro. Aldiz, lasterketa egunean bertan izena emanez gero 15 euro ordaindu beharko dira. Era berean, antolatzaileek jakinarazi dutenez, kroseko partaideek deskontuak izango dituzte garagardo ferian eta hainbat opari ere zozketatuko dituzte lasterketa amaieran.

Mintxeta atletismo taldeak 2016ko urtarrilaren 24ean ospatuko den Juan Muguerza Nazioarteko Krosa antolatzeko dirua lortzeko antolatzen du Gau Krosa. Eta horregatik, herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera. 16 urtetik gorako edonork hartu dezake parte. Korrikalariak animatu eta txalotzera kalera irteteko ere eskatu diete Mintxetakoek elgoibartarrei. 

2015 09 08 6gaukrosa kartela

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza