Jendaurrean jokatuko dituzte azkenean Emakume Master Cup jaialdiko finalerdiak ikastolako frontoian

Barren.eus 2020ko eka. 20a, 09:37

Publikoarekin jokatu dituzte domeka honetan Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako bi finalerdiak, domeka eguerdian, Ikastolako frontoian. Sarrera debalde da.

Hasiera batean ateak itxita jokatu behar zituzten bi pilota partidak, baina "normaltasun berrira" igaro ostean, ateak irekita jokatuko dituzte Pilota Goxua modalitateko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako bi finalerdiak. Domekan (ekainak 21) izango da pilota jaialdia, 12:00etatik aurrera. Ikusleen zenbait prebentzio neurri bete beharko dituzte:

  • Aforoak baimendutakoaren % 60ko gehieneko edukiera izango du: 163 pertsona, guztiak eserita.
  • Pertsonen arteko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatu beharko da; halakorik ezean, maskara nahitaez erabili beharko da (bizikidetza-unitateetan izan ezik, horiek elkarren ondoko eserlekuetan eseri ahal izango baitira).
  • Ikus-entzuleak eserita egon beharko dute, eta antolatzaileek zehaztuko dieten eserlekuan.
  • Sarrera doan izango da, edukiera bete arte.

 • Protagonistak, finalerako txartel bila
Honako hauek izango dira bi finalerdietako norgehiagokak: Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Irantzu Etxebeste-Ane Urkizu; eta Ainhoa Ruiz de Infante-Amaia Jaka eta Nagore eta Leire Galeano. Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute astebete geroago, Irungo Uranzu frontoian, 17:00etan. Egun horretan jokatuko da pilota mistoko finala ere.

2020 06 19 emakume pilota finalerdiak elgoibar Kartela ikusleekin