Kirol argazkien lehiaketa martxan da

Barren.eus 2020ko eka. 17a, 10:14

Kirol argazki onenak sarituko ditu aurten ere Elgoibarko Kirol Argazki Lehiaketaren 15. ekitaldiak.

Elgoibarko Udalak, Udal Kirol Patronatua eta Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailaren bitartez eta Ongarri Argazkilari elkartearekin lankidetzan Elgoibarko Kirol Argazkien lehiaketa jarri du martxan, eta aurtengoa XV. edizioa izango da. Gaia kirola izango da, eta nahi duten zaletu guztiek har dezakete parte, bai profesionalek, eta bai amateurrek. Partaide bakoitzak lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lanak aurkezteko epea uztailaren 24an bukatuko da.

Interesatuek Olaizaga kiroldegian aurkeztu beharko dituzte erretratuak. Sariei dagokienez, 1.200 euro banatuko dituzte saritan: Herritarrentzako saria (200 euro), gazteentzako saria (lehen saria 300 eurokoa eta bigarrena, 200 eurokoa) eta sari orokorra (lehen saria 300 eurokoa eta bigarrena, 200 eurokoa).
Iaz, Luis Maria Barrio (Logroño, Espainia, 1974) argazkilariaren “El pequeño guardameta” izeneko lanak irabazi zuen sari nagusia eta Iñaki Aragonek lortu zuen Herriko Saria.

Azken edizioetako irabazleak: