Pala txapelketa mistoa irailaren 14an hasiko da

Barren.eus 2015ko ira. 10a, 10:49

Datorren astelehenean, hilaren 14an, hasiko da bigarren Pala Misto Txapelketa Kalegoen plazako frontoian. Hamazortzi bikotek hartuko dute parte eta urriaren 30ean jokatuko da finala. 

Hamazortzi bikotek eman dute izena II. Pala Txapelketa mistoan. Bi taldetan banatuta arituko dira lehian, eta elkarren aurka jokatu ostean, talde bakoitzeko bikoterik onenak sailkatuko dira hurrengo faserako. Partidak astelehen, eguazten eta eguen arratsaldetan, 18:30etik aurrera, jokatuko dituzte Kalegoen plazako frontoian. Euria eginez gero, Ikastolako edo Aiastiako frontoietan jokatuko dituzte partidak. Txapelketa antolatzeak eragiten dituen gastuetarako errifak saltzeko asmoa dutela aurreratu dute antolatzaileek. 

Iaz, estreinako edizioan, Kepa Arrizabalaga eta Nerea Irusta gailendu ziren, finalean Igor Castañaresi eta Marta San Martini 22-15eko emaitzarekin irabazita.