Eskubaloi Eskolari dagokionez, 2009an jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Sanloren wegbunean (sanlo.net) egin behar da inskripzioa. Kontakturako telefono zenbaki bat (688 735 446) eta e-posta helbide bat (sanlotxo@gmail.com) ipini ditu taldeak. Olaizaga kiroldegian izango dira saioak, astelehenetan (16:45 - 17:45) eta ostiraletan (17:00 - 18:15)
• Urteko batzar nagusia
Sanloren urteko batzar nagusia uztailaren 10ean egingo dute, Kultur Etxeko hitzaldi gelan (19.00). Maskarilla jantzita joatea derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute. Honako gai ordena aztertuko dute bazkideek:
- 2019/20 denboraldiko Kirol emaitzak
- Bestelako ekintzak.
- Balantze ekonomikoa.
- 2020/21 denboraldirako kirol aurreikuspenak.
- 2020/21 Kuotak.
- 2020/21 Aurrekontua.
- Galderak eta eskaerak.