Beste urtebete jarraituko du lanean C.D. Elgoibarreko zuzendaritzak

Barren.eus 2020ko eka. 9a, 14:56

Bazkideen ohiko batzar orokorra egingo du Club Deportivo Elgoibarrek ekainaren 26an. Olaizaga kiroldegiko kantxan egingo dute, pertsonen arteko segurtasun tarteak mantendu ahal izateko.

2016tik Club Deportivo Elgoibar taldea gidatu duen zuzendaritza batzordeak denboraldi bukaeran jardunari amaiera emango ziola jakinarazi zuen urte hasieran, baina erreleboa hartzeko hautagairik ez denez agertu, kudeaketan beste urtebete jarraitzea erabaki dute. Bazkideen ohiko batzar orokorrean emango diete bazkideei erabaki horren berri. Batzarra ez dute ohiko lekuan egingo, Olaizaga kiroldegiko kantxan baizik. Ekainaren 26an, barikuan, izango da, 19:00etan. Honakoa izango da aztertuko den gai ordena:

  • 2018-2019 denboraldiko aktaren onespena
  • Covid19
  • Urteko kirol balantzea
  • Urteko balantze ekonomikoa
  • Galderak eta eskaerak

 Lotura duten albisteak: