Kirolariak hasi dira Mintxetaz gozatzen

Barren.eus 2020ko eka. 8a, 20:53

Gaur zabaldu ditu ateak Mintxetako kirol guneak, hirugarren fasean sartzearekin batera. Egoera berrira egokitu ostean, Mintxetan dauden zenbait instalazio erabiltzen hasi dira kirolariak, tartean Mintxeta Atletismo Taldekoak.

Mintxetako atletismo-pista, muskulazio-gela eta kardio-gela, tenis-pista eta padel-pistak erabiltzeko moduan daude gaurtik aurrera. Taberna ere zabalik dago eta Behe Harmailetan dauden zerbitzuak ere martxan daude, besteak beste C.D. Elgoibar futbol taldearen bulegoak. Zuzendaritzako kideek gaur egin ahal izan dute estreinako bilera bulegoan.

Kirol-guneko sarreran sarbide-kontrol bat ipini dute, eta zeregin horren ardura izango duen langilea horretarako propio jarri duten etxola batean egongo da. Instalaziora sartzen diren pertsonen kopurua kontrolatuko du, jende pilaketak saihesteko, eta era horretan gune desberdinen edukiera kontrolatzeko aukera izango du. Langileen zeregina izango da baita ere, erabiltzaileei jakinaraztea zirkulazioaren nondik norakoa, eta hori lurrean markatuta dago, sartzeko gezi berdeen eta irteerako gezi gorrien bidez.

 • Igerilekuetarako udako bonoa
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du Mintxetako Igerilekuetako udako abonoak emailez edo telefonoz egin daitezkela. Interesa dutenek emailez, olaizagaharrera@hotmail.es helbidean edo 943 744 415 eta 943 747 356 telefonoetara deituz jaso dezakete informazioa: bete beharreko dokumentuak zeintzuk diren, prezioak eta txartela jasotzeko prozedura zein izango den.

∞Lotura duten albisteak:

2020 06 08 mintxeta kirolgunea zabalik 3fasea sarrera etxola

2020 06 08 mintxeta kirolgunea zabalik 3fasea sarrera etxola 1

2020 06 08 mintxeta kirolgunea zabalik 3fasea atletismoan

2020 06 08 mintxeta kirolgunea zabalik 3fasea atletismoan 1

2020 06 08 mintxeta kirolgunea zabalik 3fasea atletismoan 2

2020 06 08 mintxeta kirolgunea zabalik 3fasea atletismoan 5

2020 06 08 mintxeta kirolgunea zabalik 3fasea muskulaziogela

2020 06 08 muskulazio gela mintxeta elgoibar