Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 04 2019 11 07 sanlo eskubaloia elgoibar 2019 2020 denboraldia argazki soarteDenboraldia amaitutzat eman du Sanlo eskubaloi taldeak, eta hasiak dira 2020-2021 denboraldia prestatzen. Denboraldi berezia zen aurtengoa, kirol-taldearen 30. urteurrena ospatzeko asmoa baizuten hil honetan egin ohi duten Sanlo Festan.

"Denboraldia presaka itxi genuen, federazio desberdinek lehiaketa guztiak bertan behera laga eta gero, denok ezagutzen dugun pandemiagatik. Kirol arloan aukera handiak, eta eragozpenen bat edo beste izan ditugun denboraldia nahi baino goizago amaitu behar izan dugu. Baina, beti bezala, gure funtsezko balioak indartsu mantendu ditugu: konpromisoa, adiskidetasuna, errespetua eta talde-lana", esan dute Sanloko arduradunek. Nabarmendu dutenez, aipaturiko balio horiei esker bete ditu taldeak 30 urte aurten. Denboraldiari amaiera emateko antolatzen duten Sanlo Festan ospatu behar zuten urteurrena, baina atzeratu egin behar izan dute. "Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen klub hau osatzen duzuen guztioi, jokalariei, entrenatzaileei, ordezkariei, gurasoei, zaleei eta zuzendaritzari, klub hau aurrera ateratzeko egunez egun erakutsi duzuen ahalegin eta dedikazioagatik", adierazi dute.

 • Izena emateko epea irekita
Sanlok jakinarazi du 2020/2021 denboraldirako jokalarien izen ematea irekita dagoela. Inskripzioa, iaz bezala, on-line egingo dute. Sanloren wegbunean (www.sanlo.net) dagoen inskripzio fitxa bete beharko da izena emateko. Informazio osoagoa: sanlo.net.

Izen ematearekin arazorik edukiz gero, honakoa da Sanloren e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza