Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 07 imhkiroldegia diputazioa udalaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuko diputatu Denis Itxasok eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak gaur goizean bisitatu dute Elgoibarko Udalak eta Aldundiak elkarlanean eraiki duten IMH Kiroldegia. Foru Aldundiak 200.000 euroko laguntza eman du horretarako.

Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko elkarlan hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2014-2016 Kirol Ekipamenduen Planaren emaitza da. Bertan aurreikusten da Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait inbertsio finantzatzea, Gipuzkoak izan ditzan gizartearen kirol premiei erantzuna emango dieten kirol azpiegiturak. 

Elgoibarko Udala arduratu da obrez eta gutxienez hamar urtez mantendu beharko du instalazioaren kirol erabilera. Kantxa Olaizagako kiroldegian dagoenaren osagarri izango da, azken hori kluben eskaerari erantzuteko nahikoa ez delako. Modu horretan, Elgoibarko herritar guztiek erabiltzea sustatu nahi da. Joan den abuztuan instalakuntza berrietan egin dute denboraldi-aurrea Sanloko eta Debabarrena areto futboleko hainbat taldek. Era berean, kategoria desberdinetako Euskadiko eskubaloi selekzioek ere erabili dute kantxa entrenamenduetarako, asteon, eta urriko eta azaroko domeka arratsaldeetan ere egingo dituzte entrenamendu gehiago. Eskola Kirola hasten denean ere eskubaloiko partidak IMHn eta Olaizagan jokatuko dituzte gaztetxoek. Areto futboleko herriko taldeek IMH kiroldegian jokatuko dituzte denboraldiko partida gehienak. Patronatutik jakinarazi dutenez, herriko koadrilak ere hasi dira IMHko kantxa erabiltzen. Momentuz lau lagun taldek eman dute izena kantxa erabiltzeko. Azkenik, eguraldiak laguntzen ez duenetan 60+ ekimenean diharduten lagunek ere IMHko kiroldegian egingo dituzte ariketak, iraileko martitzen eta eguen goizetan. 

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko kirol jarduerak egin ahal izateko,eta horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, adierazi du Denis Itxasok. Era berean, Kultura eta Kirol Departamentuko diputatuak lurraldea kirol jardueren erreferente egin duten klubekin eta kirol elkarteekin elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu du. 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza