Andoneikuako padel kantxa zabalik, baina hainbat baldintza bete beharko dituzte erabiltzaileek

Barren.eus 2020ko mai. 27a, 17:07

Mendaroko Udalak Andoneikuako padel pista zabaldu du berriro, baina hainbat baldintza bete beharko dituzte erabiltzaileek aurrerantzean. Besteak beste, pilota elkarri pasatzeko raketa edo hanka erabiltzea aholkatu dute.

Padel kantxa erabili nahi dutenek ordua beharko dute, Lagun Betikoak eta Uztargi tabernetan. Asteartetan Uztargin, eta gainerako egunetan Lagun Betikoak tabernan, 8:00etatik 22:00etara. Bertan emango diete kantxara sartzeko giltza eta ordainketa ere taberna horietako batean egin beharko da.

Pista bakoitzean bi pertsona bildu ahal izango dira gehienez, eta elkarren artean bi metroko distantzia mantendu beharko dute. 14 urtez azpikoek heldu batenkin joan beharko dute, aldagelak erabiltzerik ez da izango, eta pilota elkarri pasatzeko raketa edo hanka erabiltzea aholkatu dute, eskua beharrean, bai eta txisturik ez botatzeko eskatu ere. Saioa amaitzean kantxatik lehenbailehen irten behar dela jaso dute, eta luzaketak kanpoan egin behar direla ere bai. Orduak bost euroko prezioa izango du, bi lagunentzat. Izan ere, kantxa erabiltzeko prezioa erdira jaitsi du Mendaroko Udalak.
Era berean, hiru hilean behingo erreserbak bertan behera geratuko dira, gutxienez irailera arte.

2018an inauguratu zuten Mendaron kirolerako eta aisialdirako gunea, eta bertan dago padel pista.

2020 05 27 andoneikua padel pista 2018 mendaro