Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 20 mugertza krosa elgoibar hellen obiri argazkia barrenAtapuercako (Burgos) eta Italicako (Sevilla) krosak bakarrik ditu aurretik Juan Muguerza Nazioarteko krosak, Espainiako Atletismo Federazioak argitaratutako sailkapenean.

Espainiako Atletismo Federazioak (RFEA) kros lasterketen urteko sailkapena argitaratu du. Guztira 25 kros ageri dira sailkapen horretan eta Mugertza krosa da puntu gehien pilatu dituen hirugarrena, 2.777,50 punturekin. Elgoibarko krosak iaz eskuratu zuen postuari eutsi dio, 300 puntu gutxiago jaso dituen arren. Burgosen jokatzen den Atapuercako krosa dago lehen postuan, gainerakoekiko alde nabarmenarekin, 5046,51 puntu baititu. Sevillan jokatzen den Italicako krosa dago bigarren postuan, 3.734,46 punturekin. Oro har, aldaketa gutxi egon da iazko sailkapenetik ona. Aipagarriena Zornotzako krosak bederatzigarren postutik zazpigarrengora pasa dela da. 

Elgoibarko krosaren antolatzaileek adierazi dute "oso pozik" daudela, egiten duten lan gogorrarentzako sari moduan ikusten baitituzte emaitzok. Gainera, Mintxeta taldeko arduradunek nabarmendu dute potentzial eta aurrekontu handiagoko bi hiritako krosak bakarrik daudela Elgoibarkoaren gainetik sailkapenean. "Gainera, azken hiru urteetako batazbestekoetan oinarritzen den sailkapen nagusian hirugarren postua berreskuratu du gure krosak, Alcobendasekoari aurrea hartuz.
 • World Athletics kategoriari eutsi dio
Mugertza krosaren hurrengo ekitaldia 2021eko urtarrilaren 24an izango da, eta World Athletics kategoriakoa izango da berriro ere. "Eskerrak eman nahi dizkiegu erakundeei, babesleei, laguntzaileei, prentsari eta, batez ere, Elgoibarko herriari", esan dute kroseko antolatzaileek.

2020 05 20 sailkapena krosak espainia mugertza elgoibar

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza