Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 30 alcortakopakofinala1Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeko senior taldeek Euskadiko Kopako lehen partidak jokatuko dituzte asteburu honetan. Lauko senior emakumezkoen taldeak Errotaberriren aurka jokatuko du zapatuan Ermuan, eta Alcorta Forging Group senior gizonezkoen taldeak Olaizaga kiroldegian jokatuko du zapatuan.

Alcorta Forging Groupek Gasteizko Gure Auzune taldearen aurka jokatuko du Euskadiko Kopako aurreneko partida. Lehen Nazional mailara igotzea lortu berri du talde gasteiztarrek. Olaizaga kiroldegian jokatuko dute partida, zapatuan (irailak 5), 11:00etan. Aurten ere Gojko Vucinic izango da Alcortako entrenatzailea. Jokalariei dagokionez, Ander Iriarte jokalari eibartarraren etorrera nabarmendu behar da. Bi urtez Bidasoan jokatu ondoren (Asobal Ligan lehena eta Zilarrezko Ohorezko mailan bigarrena) denboraldi honetan Elgoibarren jokatuko du hegaleko postuan jokatzen duen bi metrotik gorako jokalariak. Iriartek Errioxako Naturhouse La Riojak fitxatu zuen Imanol Garciandiak lagatako lekua beteko du, nolabait.

•Laukok Ermuan jokako du

Lauko senior emakumezkoen taldeak Ermuko Errotaberri taldearen aurka jokatuko du Kopako partida, Ermuan, zapatuan (18:00). Juanma Lopezek zuzenduko du aurten senior emakumezkoen taldea. 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza