Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 08 23 matterhorn maioraMendi lasterketariek ez dute atsedenik izan udan. Abuztuaren 22an, esaterako, Matterhorn Ultraks mendi lasterketa jokatu zuten Zermatten (Suitza), Munduko Kopako bigarren proba. Maite Maiora mendaroarrak parte hartu zuen proban, eta bertan behera lagatzeko zorian egon bazen ere, hirugarren postuan sartu zen helmugan. Hurrengo erronkak Ameriketako Estatu Batuetara eramango du Maiora, Montanan jokatuko den The Rut Mountain Run proban hartuko baitu parte domeka honetan.

Chamonixekin batera Alpeetako hiriburua da Zermatt, Matterhorn -Cervino izenaz ere ezaguna da- mendi entzutetsuaren magalean dagoen Suitzako herria. Bada, Zermatten hasi eta bukatu zen Matterhorn Ultraks 46K mendi lasterketa. Ibilbide gorabeheratsuari aurre egin behar izan zioten parte hartzaileek eta Maite Maiorarentzat ere gora behera askokoa izan zen lasterketa, baina ez bakarrik bidean aurkitu zituen igoera eta jaitsierengatik. Emozionalki ere gora behera askoko proba izan zela azaldu du Maiorak. Ainhoa Lendinezek jaso zituen Maioraren adierazpenak, proba amaitu eta berehala. Matterhorneko kilometro bertikal bikoitzean (VZR) hartu zuen parte Lendinezek eta bigarren postua eskuratu zuen, Victoria Kreuzer suitzarraren atzetik. Han zebilenez Maioraren adierazpenak hartzeko aukera izan zuen (Maioraren adierazpenak bideoan).

• Sentsazio gazigozoak

Maioraren berbetan lehen 30 kilometroetan gustura aritu zen antxitxika. Maldan behera gora baino hobeto moldatzen zela ikusita, azken jaitsierarako indarrak gordetzea erabaki zuen. Hori zuen taktika. 30. kilometrotik bigarren postuan pasa zen, baina pare horretan aurrea hartu zioten hirugarren eta laugarren postuetan zihoazen parte hartzaileek. “Aurrea hartu zidaten eta hondoratu egin nintzen. Ez dakit zer pasatu zitzaidan, fisikoki ondo sentitzen bainintzen, baina animorik gabe geratu nintzen. Lasterketa bertan behera lagatzekotan ere egon nintzen, baina honaino etorri eta aitzakiarik gabe proba lagatzea ez zegoela ondo pentsatu nuen eta jarraitzea erabaki. Nere buruari esan nion bosgarren edo seigarren eginda Munduko Koparako puntuak pilatu nintzakeela. Fisikoki ondo sentitzen nintzenez, aurrera egin eta bidea egin nuen”. Azken anoa postura heldu zenean ezusteko batekin egin zuen topo: ordura arte lehen postuan zihoan Megan Kimmel erretiratu egin zela, alegia. Aurrera jarraitzeko animoak berreskuratu eta gordeta zeuzkan indarrak atera zituen azken hamar kilometroetan. “Indarrez, motibatuta egin nituen azken kilometroak, hirugarren posturako borrokan”. Ia erretiratzeko zorian egotetik hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen azkenean eta pozik zegoen Mendaroko kirolaria Suitzako mendietan eginiko lanarekin. 

2015 08 23 matterhorn maiora skiandrun

• Maioraren hurrengo erronka Estatu Batuetan

ISF (International Skyrruning Federation) erakundeak antolatutako Skyrunning Munduko Kopako bigarren proba izan da Zermatten jokatu den Matterhorn Ultraks 46K. Lehenengoa Italian jokatu zuten, -Dolomites Skyrace- eta Maite Maiorak zazpigarren postua lortu zuen. The Rut 25K proba izango da hirugarrena. Montanan, Amerikako Estatu Batuetan, jokatuko dute zapatuan, irailaren 5ean. Maiorak parte hartzeko asmoa dauka. Bost probak osatzen dute ISFren Munduko Kopa

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza