Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 04 nahaste borraste sakuagaz 2019 kalebarren elgoibar Barren"Nahaste Borraste jokatzeko eguna aldatzeko proposamena mahai gainean izan dugu, baina proba bertan behera uzteko arrazoi nagusia bestelakoa izan da", adierazi dute kirol probako antolatzaileek.

Honela arrazoitu dute erabakia: "Kimetz elkarteak antolatzen duen proba herrikoi hau burutzeko, urtero, herriko enpresa, denda eta tabernen laguntza izaten dugu Udalarenaz aparte. Aurtengoan uste dugu guztiz kontrakoa tokatzen dela eta beraiek direla denon laguntza beharko dutenak. Udalak ere dirua bideratzeko premia larriagoan dauden hautagaiak izango ditu, ziur gaude. Denda eta tabernen laguntzan sustengatu dira urteetan gurea bezalako hamaika ekimen herrian. Ea honek guztiak balio digun herriko bizitzan daukaten pisua aitortu eta zaintzen hasteko. Besarkada bat guztiei".

∞Azken urteetako irabazleak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza