Lagun ugari irten da gaur kirola egitera edo paseoan

Barren.eus 2020ko mai. 2a, 18:43

Ailegatu da askok desiatzen zuten egunetako bat, aire librean kirola egitea baimendu duten eguna. Eguraldia lagun, jende asko irten da gaur goizean kalera paseo bat ematera edo kirola egitera.

Hamalau urtetik gorakoek kirola egin edo pasiaran ibiltzeko aukera izan dute gaur estreinakoz, koronabirusarengatik konfinamendua ezarri eta zazpi aste pasa direnean. Elgoibar zein Mendaroko pasealekuak, bidegorriak eta mendi inguruak kirolariz bete dira, saltaka aritu dira batzuk, bizikletaz besteak eta paseoan ibili dira asko.

2020 05 02 konfinamendua rintzea patinetan mendaro

2020 05 02 kiroloa paseoa sallobente elgoibar

2020 05 02 paseoa sallobente konfinamendu arindua elgoibar

2020 05 02 kirola aurrenekoz elgoibar aitor