Kirol ikastaro birtualak emango ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak

Barren.eus 2020ko api. 29a, 12:42

Hainbat kirol ikastaro emango ditu on-line Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, maiatzaren 4tik aurrera.

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, Spinning, GAP, Pilates eta ume, gazte zein helduentzako zumba ikastaro birtualak emango dituzte Zoom plataforma erabilita, maiatzaren 4tik aurrera. Entrenamendu funtzionala ere egongo da prestatu duten eskaintzaren barruan. 

Parte hartu nahi dutenek hilean 15 euro ordaindu beharko dute. Prezio finko horren barruan, astero 34 saio izango dituzte aukeran parte hartzaileek. saio bakoitza 40 minutukoa izango da eta monitore batek gidatuko du. Informazio osoagoa eskuratzeko edo izena emateko honako e-posta helbidera idatzi behar da: olaizagaharrera@hotmail.es