Elgoibako Udal Kirol Patronatuak ez du kobratuko ikastaroen kuota jarduera berreskurau arte

Barren.eus 2020ko api. 1a, 13:57

Elgoibarko Udal kiroldegietako jarduna berreskuratu bitarten, ez dutela ikastaroen kuota kobratuko jakinarazi du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak.

Koronabirusak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko helburuarekin, alarma-egoera ezarri zen dekretu bidez martxoaren 14an, eta erabaki honek, besteak beste, kirol instalazioak eta udal kiroldegiak aldi baterako ixtea ekarri zuen, bai eta horietan egiten diren jarduerak eta ikastaroak bertan behera uztea ere. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du hoiei eragiten dien zenbait neurri hartu dituztela. Honako hauek:

  1. Egin ezin izan diren martxoko ikastaroei dagokien kuotaren zati proportzionala itzultzea.
  2. Jarduerei eta ikastaroei dagokien kuota ez kobratzea ikastaro-egileei, harik eta udal-kiroldegian jarduera berriz hasi arte.
  3. Martxoan zehar egindako abonuen zati proportzionala itzultzea.
  4. Behin egoera berezi hau gaindituta, Udal Patronatuak abonuen inguruko konpentsazio neurriak zehaztuko ditu eta bazkideek erabaki horien berri izango dute.

∞Lotura duten albisteak: