CD Elgoibar txapeldun Hirugarren Mailako futbol taldeen artean jokatu duten FIFA20 txapelketan

Barren.eus 2020ko mar. 31a, 20:31

Futbol zelaiak zapaltzea debekatua dagoen sasoiak bizi ditugun arren, CD Elgoibarrek garaikur berri bat eskuratu du, berezietan berezienetakoa ehun urtetik gorako historian eskuratu dituenen artean. 

Haundiko jokalaria den Jon Casadori esker irabazi du garaikurra C.D Elgoibarrek. Ohorezko Mailan diharduten 32 futbol taldek hartu dute parte, online, FIFA20 bideo jokoan, kanporaketa erara jokatu duten txapelketan. Joan den zapatuan hasi zen lehia eta atzo jokatu zuten finala. Jokalari bakoitzak bere taldearen jantzien antzerakoena zen taldea aukeratu behar zuen joko ezagun honetan daudenetatik, eta Jon Casadok Ajax taldea aukeratu zuen. Azaldu duenez, jokalari guztiek jokalarien media berdinak zituzten, lehia orekatua izan zedin eta funtsezkoena bakoitzak agintearekin duen trebetasuna izan zedin. Antolatzaileek Twitch kanaletik eta Youtubetik zuzenean eman zituzten neurketak. Casadok San Prudencio taldeko ordezkariari irabazi zion lehen kanporaketan, Touring taldea kanporatu zuen gero, eta finalerdietan Antzuolako San Viator taldea kanporatu zuen. Finalean Getxoko taldeari irabazi zion. (Hona finaledietako partida eta finalekoa Youtuben) Eta horrela irabazi du txapelketa Jon Casadok, oinetako abilezezarekin beharrean hatzetakoarekin.

C.D. Elgoibarretik jakinarazi dutenez, talde barruko FIFA20 txapelketa hasi dute oraintsu. 

2020 03 31 jon casado cd elgoibar fifa20 irabazlea