Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 12 pilota eguna elgoibar barren2019Koronabirusa gehiago zabal ez dadin hartu dituzten neurrien artean, eskola kiroleko eta kirol federatuko partida guztiak bertan behera uztea erabaki dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta federazioek eta neurriak Elgoibarri eta Mendarori ere eragiten die, jakina. Elgoibarren, gaur arratsaldean egitekoak diren eskola  kiroleko entrenamendu-saioak ere bertan behera gelditu dira, eta baita zapaturako Elgoibar Ikastolak antolatuta zeukan Pilota Eguna ere bai. Morkaikok ere domekan egitekoak ziren mendi irteera ez egitea erabaki du. 

Elgoibarko Kirol Patronatuak jakinarazi du, hala ere, gaur zabalik egongo direla kirol instalazioak. Nolanahi ere, birusaren kontra egiteko neurriak unetik unera ari da zorrozten Jaurlaritza eta gerta daiteke datozen egunetan beste erabakiren bat hartzea.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza