Aimar Cambronero gailendu da Eskolarteko Xake Txapelketan

Barren.eus 2020ko mar. 11a, 11:28

Mendaroko Xake Eskolako kideek lehen postu bat eta hirugarren postu bat lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketan, eta Elgoibarko Aimar Gurrutxagak bigarren egin zuen alebinetan.

Eibarko Zonaldeari dagozkion Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako partidak jokatu zituzten Eibarren, martxoaren 1ean eta 8an, Eibarko Klub Deportibok eta Gipuzkoako Xake Federazioak antolatuta. Guztira hamasei jokalari aritu ziren lehian, hiru kategoriatan banatuta, bi jardunaldietan. Mendaroko Xake Eskolako Aimar Cambronero eta Danel Garcia izan ziren parte hartzaileetariko bi, eta emaitza onak eskuratu zituzten batak zein besteak. Cambronerok irabazi zuen infantil mailako lehia eta Garciak hirugarren postua eskuratu zuen benjamin mailakoen artean. Alebin mailakoen lehian Aimar Gurrutxaga elgoibartarrak bigarren postua eskuratu zuen. Sailkapenak eta argazkiak www.deporeibar.com

2020 03 11 xake eskolartekoa gipuzkoa eibar mendaro cambronero garcia