Pilota Eguna egingo dute zapatuan

Barren.eus 2020ko mar. 11a, 12:58

Elgoibar Ikastolak antolatzen duen Pilota Egunaren 23. ekitaldia egingo dute zapatuan, martxoaren 14an, Kalegoen plazako frontoian (euria egingo balu, Ikastolako frontoian).

Esku pilotak protagonismoa hartuko du asteburuan Elgoibarren. Zapatu arratsaldean emakumezko pilotaririk onenak lehiatuko dira Ikastolako frontoian, binakako Master Cup txapelketan. Zapatu goizean, berriz, Ikastolako 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek parte hartuko dute gaztetxoen artean pilota eta kirola sustatzea helburu duen Pilota Egunean. 10:30ean hasita, guztira hamahiru partida jokatuko dituzte, 12 tantora. Hona hemen jokatuko dituzten norgehiagokak

∞Lotura duten albisteak: