Larizek eta Maiorak emaitza onak lortu dituzte Pirinioetan eta Dolomitetan jokatutako mendi lasterketetan

Barren.eus 2015ko uzt. 21a, 16:53

Emaitza onak lortu dituzte, beste behin ere, gure ordezkariek asteburuan jokatu dituzten mendi lasterketetan. Batetik, Iñigo Larizek bigarren postua lortu du Huescako Pirinioetan jokatu den Collaradako kilometro bertikal bikoitzean. Bestetik, Maite Maiora zazpigarren postuan sailkatu da Canazein (Italia) jokatu den Dolomites Skyrace proban. 

Huescako Pirinioetan dagoen Villanua herritik -956 metrotara dago-, Collaradako tontorrera (2886 metro) igo eta berriz herrira jaitsi (“Puyar y Baxar”) behar zuten Collaradako kilometro bertikal bikoitzeko parte hartzaileek, hamazazpi kilometroko ibilbidea osatuta. Aurten, baina, bi proba batean antolatzea erabaki zuten antolatzaileek eta igoera bakarrik egiteko aukera ere eskaini zuten (Puyar nomas). 8,5 kilometroko igoera. Iñigo Larizek  Puyar nomas proban hartu zuen parte eta bigarren denborarik onena egin zuen, irabazlearengandik ia bi minutura. Andorrako antxitxikari Ferran Teixidok irabazi zuen proba, 1:24:14ko denborarekin eta Salvi Fargas kataluniarra sailkatu zen hirugarren postuan. Larizek ondo ezagutzen du proba hau, 2013an irabazi baitzuen

• Maite Maiora pozik Canazein lortutako zazpigarren postuarekin

Maite Maiora Italiako Dolomitetan aritu da lehian joan den asteburuan. Ezin izan ditu iaz Italian lortutako emaitzak berdindu, - Limone Extreme Skyrace lasterketa irabazi zuen-, baina, hala eta guztiz, pozik itzuli da Dolomites Skyrace proban parte hartu ostean. Mendi lasterketetako munduko atletarik onenen aurka lehian aritu delako, eta iaz egin zuen denboratik gertu ibili delako. 2:32:49ko denbora egin du aurten, iaz baino 51 segundo gehiago, alegia. Iaz hirugarren postuan sailkatu zen eta zazpigarren aurten.  Megan Kimmel estatubatuarrak izan zen azkarrena emakumezkoetan, 2:25:57ko denborarekin. Minutu bateko aldea atera zion helmugan Laura Orgue kataluniarrari. Elisa Desco italiarra sailkatu zen hirugarren postuan (2:28:36). Ikus emakumezkoen sailkapena.

Skyrunning Munduko Kopako lehen proba izan da Canazein (Italia) jokatu den Dolomites Skyrace. Bost probak osatzen dute Kopa