Herri kiroletan aritzeko eguna izan dute gaur Mendaron

Barren.eus 2020ko mar. 7a, 14:32

Herri kirolak sustatzeko saio berezia egin dute gaur Mendaron, Arno Guraso Elkarteak antolatuta. Herriko Enparantzan egitekoa zuten, baina eguraldi txarragatik ikastolako patiora aldatu dute jaia. Trontzan, txinga eroaten, lokotx batzen eta sokatiran aritu dira, besteak beste, ume eta gurasoak. 90 bat umek parte hartu dute. Argazkiak barruan

Goizeko hamarretarako dena prest zuten Arno Guraso Elkartekoek. Florentino LarraƱaga kirolzale mendaroarra izan dute lagun gaurko eguna antolatzeko. Lehen Hezkuntzako haurrak taldetan banatuta lehiatu dira, kirol modalitate ezberdinetan. Haur Hezkuntzakoentzat, berriz, gune berezia antolatua zuten. Herri kiroletan jardun dira txikienak ere, baina marrazketarako gunea eta aurpegiak makilatzeko gunea ere izan dute.

2020 03 07 herri kirolak mendaro