Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 05 2018 04 21 bolo jokua idotorbe elgoibar xabier loiolaGipuzkoako 51. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa Elgoibarko Aiastia auzoan hasiko da zapatu honetan, hilak 7.

Aiastiako bolatokian jokatuko duten tiraldia 17:00etan hasiko da. Hamar jardunaldi izango ditu aurtengo Gipuzkoako txapelketak, horietako bat Leintz Gatzagako bolatokian estreinakoz. Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian jokatuko dute azken jaurtialdia maiatzaren 30ean. Ekainaren 6an, berriz, Lehendakari Txapelketa jokatuko dute bolariek Soraluzeko San Andres bolatokian. Ondoren, Bolari Eguneko bazkaria egingo dute Txurruka jatetxean eta, ohi duten moduan, bi bolari omenduko dituzte txapelketari amaiera emateko.

Iaz, Angel Ibarluzea elgoibartarrak irabazi zuen emozioz beteriko amaiera izan zuen txapelketaren 50. ekitaldia. Bikotekako sailkapenean ere bi elgoibartar nagusitu ziren, Angel Ibarluzea eta Xabier Loiola, eta taldeka San Migel taldea gailendu zen.

2020 03 05 hiru txirlo Gipuzkoako txapelketako kartela

∞ Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza