Pedro Luis Ajuriagerrak irabazi du kirol argazki lehiaketako sari nagusia

Barren.eus 2015ko uzt. 20a, 15:23

Kirol argazki lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Pedro Luis Ajuriagerra argazkilari bilbotarraren Saltando sobre Bilbo argazkia saritu dute aurtengo sari orokorrarekin. Iazko lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen Ajuriagerrak. (saritutako argazkiak dauzka)

Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak, Kirol Patronatuak eta Ongarri argazkilari taldeak hamargarren Kirol Argazki Lehiaketa antolatu dute aurten, eta irabazleak jakitera eman dituzte. Pedro Luis Ajuriagerra argazkilarik aurkeztutako Saltando sobre Bilbo argazkia saritu du epaimahaiak sari nagusiarekin. Munduko Red Bull Cliff Diving txapelketako saioa egin zuten 2014ko irailean Bilbon. Guggenheim museoaren ondoan dagoen Salbe zubitik egin zituzten jauziak saltokariek, 27 metroko garaieratik. Pedro Luis Ajuriagerrak jauzi horietako bat izoztu zuen bere kamerarekin. Saltando sobre Bilbo izeneko argazkiari esker lortu du lehen saria (300 euro) Elgoibarko kirol argazki lehiaketan. Migel Carrero ordiziarrak aurkeztutako Cross argazkiak eskuratu du bigarren saria (200 euro). 

Elgoibarko bizilagunek aurkeztutako argazkien artean, Igor Froilanen aurkeztutako Pza1 izeneko argazkia saritu dute Herritarrentzako Sariarekin. 200 euroko saria jasoko du.

Nerabeen Sariko (13-17 urte) lehen eta bigarren sariak Haizea Sanchez elgoibartarrarentzat izan dira. Color eta Surf izeneko argazkiekin jaso ditu sariak, 150 euro eta 100 euro, hurrenez urren.

Gazteentzako Saria (18-30 urte), berriz, Ander Izagirre elgoibartarraren Bloke eskalada itsasertzean izeneko argazkiak jaso du. 300 euro jasoko ditu.

Sariak abuztuaren 22an banatuko dituzte, eta saridunek bertan egon beharko dute. Aurkeztutako argazkiak ikusgai jarriko dituzte sanbartolomeetan, abuztuaren 22tik 30era, Elgoibarko Kultur Etxean.

2015 07 20 argazkilehiaketa cross miguelcarrero

2015 07 20 argazkilehiaketa pza igorfroilan

2015 07 20 argazkilehiaketa kolorea gaztea haizeasanchez

2015 07 20 argazkilehiaketa surf haizeasanchez

2015 07 20 argazkilehiaketa eskalada anderizagirre