Andres Perez Kopako txapeldun Danobat Iriondo xake txapelketan

Barren.eus 2020ko mar. 4a, 15:43

Danobat Iriondo xake txapelketaren 8. ekitaldiko Kopa txapelketako finala jokatu zuten atzo, Iriondo tabernan.

Andres Perez soraluzearrak irabazi zion Kopako finala Juan Manuel Navarro elgoibartarrari. Abenduan amaitu zen VIII. Danobat Iriondo Xake Txapelketako liga, eta Kopa txapelketa hasi zuten gero, azken hilabeteetan. Kanporaketak jokatu ostean, bi xakelari ailegatu ziren finalera, Andres Perez soraluzearra eta Juan Manuel Navarro elgoibartarra. Atzo arratsaldean jokatu zuten finala Iriondo tabernan eta Perez gailendu zen. Sari banaketa ekitaldia egin zuten gero, eta Ligako irabazleak ere saritu zituen Zubi Ondo xake taldeak. 

Liga modalitatean Felix Manso urnietarra izan zen irabazlea, duela bi urte, 2018an lortu zuen garaipena errepikatuz. Ligan 50 xakelari lehiatu ziren, hamar laguneko bost multzotan banatuta. Honakoak izan dira multzo bakoitzeko irabazleak: Markel Kerexeta (2. maila), Iker Ruiz (3. maila), Julen Agirre (4A maila), Jon Gurrutxaga (4B maila). Elgoibarko Xakelari Onenaren Saria Mikel Leonek jaso zuen. Urdaiazpiko bat ere zozkatu zuten Kopako finala ikustera gerturatutakoen artean, eta Mikel Leoni tokatu zitzaion.

2020 03 03 danobat iriondo xake txap 8edizioa kopa eta liga irabazleak.jpg

2020 03 03 danobat iriondo xake txap 8edizioa kopa irabazlea andres perez okoan.jpg

2020 03 03 danobat iriondo xake txap 8edizioa kopa irabazlea andres perez.jpg