'Lehia bai ala ez?' mahai-ingurua, bost emakume kirolarirekin

Barren.eus 2020ko mar. 4a, 09:45

Lehia bai ala ez?' izenburupean jardungo dira Nerea Sasiain, Pilar Arriola, Amaia Loiola, Arrate Zubia eta Ane Zabaleta kirolari elgoibartarrak, Ainara Argoitia BARRENeko kazetariak gidatuta, gaur egingo duten mahai-inguruan.

Elgoibarren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan, mahai-ingurua egingo dute gaur, hilak 4, 18:30etik aurrera. Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da solasaldia, 'Aupa neskak' izeneko argazki erakusketa dagoen leku berean.

Joan den barikuan ireki zituen ateak argazki erakusketak, eta martxoaren 14ra bitartean egongo da zabalik. Haizea Emakume Taldeak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu duten erakusketan 40 bat argazkitan kirol askotariko hogei emakume kirolari, "hogei erreferente" elgoibartar ikusi ahal izango dira.

2020 03 03 aupa neskak argazki erakusketa elgoibar udala inaug

2020 03 03 aupa neskak argazki erakusketa elgoibar 1

∞Lotura dute albisteak: