Mendaroko Otarre Xake Taldeak Uztargi tabernarekin elkarlanean antolatu duen I. Uztargi Xake Aktibo Txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 1ean. Eguraldi ona lagun, Herriko Enparantzan jokatu zituzten Kopako zein Ligako finalak. Ligakoan Juanan Galindok eskuratu zuen titulua Eneko Egañari irabazita. Kopako finalean, berriz, Arrate Iriondok irabazi zion Garikoitz Hueguni. Otarre taldeak Uztargi tabernari eskerrak eman dizkio txapelketa antolatzeko emandako laguntzagatik.
• Mendaroarrek emaitza onak eskolartekoan
Mendaroko xake eskolako bi kidek, Danel Garciak eta Aimar Cambronerok, emaitza onak lortu dituzte eskolarteko xake txapelketaren lehen fasean, Deban. Garcia benjamin mailan lehiatu zen eta bigarren postua lortu zuen, lau partida irabazi eta bi galdu eta gero. Cambronero infantilekin lehiatu zen eta hirugarren postua eskuratu zuen, honek ere lau garaipenekin eta bi porrotekin. Txapelketako bigarren fasea datorren domekan, martxoaren 8an, jokatuko dute.
∞Lotura duten albisteak: