Emakume elgoibartarrek eta mendaroarrek ere hartu dute parte Lilatoirik jendetsuenean

Barren.eus 2020ko mar. 2a, 19:28

Lilatoia lasterketa jokatu zuten domeka goizean Donostiako kaleetan, eta ia 6.000 emakumek hartu zuten parte, inoiz baino gehiagok, horien artean 40 elgoibartarrek eta 11 mendaroarrek.

Aldarrikapenak, festak eta kirolak bat egin zuten aurten ere Lilatoiaren 31. edizioan. Eguraldi eguzkitsua lagun zutela, 5.576 emakumek amaitu zuten 4,7 kilometroko proba (5.437 izan ziren iaz). Aldarrikapena nagusi den proba izanagatik, sailkapena ere badu. Izaro Rubio izan zen azkarrena 18:23ko denbora eginda. Antxitxikari odiziarrak hirugarrengoz irabazi du Lilatoia, 2014koa eta 2017koa ere irabazi baitzituen. Gure ordezkariei dagokionez, Ane Larrañaga Agirrehomezkorta izan zen lehen sailkatua. Sailkapeneko 179. postuan ailegatu zen helmugarara, eta 25 minutu eta 51 segundo behar izan zituen proba bukatzeko. Mendaroarren artean Maider Vargas Perez (25:53) izan zen azkarrena.

 Elgoibartarren emaitzak

  • Ane Larrañaga Agirregomezkorta (25:51)
  • Ana Castilla Molina (26:31)
  • Vanessa Rozas Oliveira (27:05)
  • Carmen Morales Alcover (27:18)
  • Ane Leonardo Morales (28:51)
  • Sheila Rozas Oliveira (29:21)
  • Pilar De La Lama Lopez (30:30)
  • Maitane Tejero San Martin (31:02)
  • Nerea Sanz Avila (31:44)
  • Lore Bereziartua Unzueta (31:44)
  • Jone Olaizola Oñederra (31:44)
  • Joana Rodriguez Gorostegi (32:04)
  • Gorane Gonzalez Uranga (32:05)
  • Ane Astigarraga Garate (32:05)
  • Eunate Aranzadi Balerdi (32:06)
  • Nerea Badiola Zabala (32:31)
  • Delia Irizar Mantzizidor (34:15)
  • Idoia Txurruka Altzola (34:16)
  • Maite Riaño Osoro (34:29)
  • Eider Ribao Viña (35:22)
  • Maialen Cearsolo Zuazibiskar (35:22)
  • Izaskun De Marcos Arozena (35:34)
  • Ana Fernandez de la Lama (35:51)
  • Ainara de Pedro Epelde (36:36)
  • Maialen Astigarraga Garate (36:37)
  • Sara Perez Conde (36:37)
  • Mapi Fernandez Romero (36:46)
  • Marian Arriola Setien (36:46)
  • Ane Astiazaran Makatzaga (37:05)
  • Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar (37:06)
  • Blanca Viña Folgoso (37:17)
  • Arantxa Ferreiro Santolaya (37:22)
  • Itziar Aldalur Uranga (37:22)
  • Aitziber Domingez Uriarte (37:28)
  • Itxaso Irazabal Agirretxe (39:26)
  • Ane Munin Ansola (40:39)
  • Diana Rodriguez Contreras (40:52)
  • Saioa De Pedro Epelde (40:52)
  • Nerea Zuazubiskar Solaegi (41:40)
  • Eneritz Ganchegui Mallagaray (45:32)

 Mendaroarren emaitzak

  • Maider Vargas Perez (25:53)
  • Virginia Landa Justo (25:55)
  • Virginia Urruzola Cordoba (29:08)
  • Leire Perez Gomez (30:23)
  • Cristina Garcia Torres (31:36)
  • Arantxa Cebrian Fuente (33:41)
  • Eva Miguel Benavente (34:29)
  • Aurkene Ansoloa Arrieta (35:36)
  • Eneritz Muguruza Furundazuri (36:42)
  • Goiuri Urain Egaña (40:38)
  • Irene Elorza Iriondo (41:59)

2020 03 01 lilatoia 31 elgoibartarrak amaieran

2020 03 01 lilatoia Irutxuloko hitza helmuga

Lotura duten albisteak: