Xake azkarreko Uztargi txapelketako finalak jokatuko dituzte domekan

Barren.eus 2020ko ots. 26a, 13:14

Kilimon Xake Taldeak antolatu duen II. Uztargi Xake Azkarreko txapelketa une erabakigarrira ailegatu da, dagoeneko badituelako Ligako eta Kopako finalistak. Domekan jokatuko dituzte azken partidak.

Liga txapelketan Eneko Egaña eta Juanan Galindo ailegatu dira finalera. Lehen edizioko irabazleak, Eneko Egañak, Jose Cambronero kanporatu zuen finalaurrekoan. Lehen partida berdinduta bukatu zuten, eta Blitz erritmora jokatutako partida batekin desegin behar izan zuten berdinketa. Bigarren finalerdian Galindok nagusitasunez lortu zuen finalerako sailkapena, aurkari izan zuen Nestor Teruelek partida hasieran egindako akatsari probetxua atera ostean. 

Kopako finalean Arrate Iriondok eta Garikoitz Huegunek jokatuko dute elkarren aurka. Arrate Iriondok irabazi zuen iaz Kopa txapelketa. Finalak martxoaren 1ean, domekan, jokatuko dituzte, 12:30ean hasita, Uztargi tabernan; Herriko Enparantzan eguraldiak laguntzen badu.

∞Lotura duten albisteak: