Zumba saio solidarioak dantzariz bete zuen Olaizaga kiroldegia

Barren.eus 2020ko ots. 19a, 14:24

Minbizia duten gaixoei eta familiartekoei laguntza ematen dien Gipuzkoako Asgicer elkartearen aldeko zumba saioa egin zuten, aurreko domekan, Olaizaga kiroldegian. Ehun lagun inguruk hartu zuten parte eta 1.000 euro baino zertxobait gehiago batu.

 Jhonson Cruz zumba irakaslea izan zen saioaren gidari nagusia, beste zazpi zumba irakasleren laguntzarekin, Elena Rodriguez Silva elgoibartarra horien artean. Rodriguez pozik da Zumba saio solidarioak izan zuen erantzunarekin eta Olaizagako kantxan bizi izandakoarekin. "Urduri geunden nola irtengo zen, baina giro bikaina egon zen saioan eta parte hartzaile guztiek lortu zuten bi orduko zumba saioa bukatzea".
Elgoibarko eta inguruetako herrietatik etorritako lagunek hartu zuten parte, emakumeak gehiengoa. Asgicer elkatearen aldeko kamisetak jantzita aritu ziren dantzan, izan ere, izena ematerakoan kamiseta erosteko aukera eman zuten antolatzaileek eta kamisetak saltzetik lortutako dirua da Asgicerri emango diotena. Salgai zituzten kamiseta guztiak agortu zituzten eta 1.000 euro baino zertxobait gehiao batu zuten Asgicerrentzat. Duela bi urte sortu zuten elkartea eta era honetako ekimenarekin elkartea ezagutzera ematea eta minbizia ikertzeko dirua batzea bilatzen dute. Asgicerreko arduradunek eskerrak eman dizkiete Zumba saioan parte hartu zuten lagun eta irakasle guztiei, eta baita Elgoibarko Udal Kirol Patronatuari ere, kiroldegia lagatzeagatik.

2020 02 19 zumba solidarioa olaizaga elgoibar elena

2020 02 19 zumba solidarioa olaizaga elgoibar elena v

2020 02 16 zumba solidarioa asgifer elgoibar umeak

2020 02 16 zumba solidarioa elgoibar danak amaieran

2020 02 19 zumba solidarioa olaizaga elgoibar danak