Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 14 pyrenaica sariak amurrio jon garate arg ekaitz andaEuskal Mendizale Federazioaren eta 'Pyrenaica'ren sariak banatu zituzten, joan den barikuan, Euskal Mendizaletasunaren Galan. Sarituen artean daude bi elgoibartar.

Amurrion egin zuten Euskal Mendizaletasunaren Galaren 24. ekitaldia, joan den otsailaren 14an. Hitzaldiez eta kultur ekitaldiez gainera, sari banaketa ekitaldiak izan zuen protagonismoa, sari ugari banatu baitzituzten. Batetik, Euskal Mendizale Federazioak (EMF), 2019ko mendiko kirolari onenen garaikurrak banatu zituen; eta, bestetik, Pyrenaica aldizkariak urteko sariak banatu zituen. Azken horietan saritu zituzten bi elgoibartar. Ainhoa Lendinezek Pirenaica aldizkariaren blogean bisita gehien izan dituen sarrerari ematen dioten saria jaso zuen, “Monte Rosa Skymarathon” izeneko artikuluagatik. Gogoratu barren.eus komunitatean ere irakur ditzakezuena Lendinezen idatziak.

Mendi artikuluen lehiaketan, berriz, bigarren saria eskuratu zuen Jon Garate elgoibartarrak, “Patagonia. Aguja Guillaumet eta Mojon Rojo” izeneko lanagatik. Xabi Mujikak irabazi zuen lehen saria “Aizkorri neguan" artikuluarengatik.
Amurrioko Trail Taldeak antolatu zuen ekitaldiari buruzko informazio osoagoa eta argazkiak aiaraldea.eus atarian.

2020 02 14 pyrenaica sariak amurrio ainhoa lendinez arg ekaitz anda

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza