Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 16 gizaprobak mendarokotaldea 2Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketa lau jardunaldiz osatutako ligaxka izan da aurten, eta azken saioa Elgoibarrren jokatuko dute zapatu honetan, 18:00etan hasita, Sigmako probalekuan. Lau taldek hartuko dute parte: Andutz (Itziar), Berrobi, Tope Natxiok (Mendaro) eta Tarinak (Deba). Elgoibarren garaipena lortuz gero, txapelketa irabaziko luke Mendaroko taldeak.

Uztailaren 3an jokatu zen gizonezkoen Gipuzkoako Giza Proba Ligako hirugarren jardunaldia, Deban. Itziarko zortzikoa izan zen plaza gehien egitea lortu zutena, 40 plaza eta 5,86 metrorekin. Berrobikoak sailkatu ziren bigarren postuan, 39 plazarekin. Mendaroko taldeak 38 plaza eta zinta bat eta 0,72 metro egin zituzten 20 minutuko lanean. Etxean tiratzen zuten debatarrak izan ziren laugarren, 38 plaza eta 1,80 metroko distantzia eginaz, 900 kiloko harriarekin.

Lehen hiru jardunaldiak jokatu eta gero, Berrobiko eta Itziarko taldeak daude sailkapen nagusiko lehen bi postuetan, bederatzina punturekin. Mendaroko taldea dago hirugarren postuan, zortzi punturekin, eta Debak ixten du sailkapena, lau punturekin. Debako taldea sailkapen nagusiko borrokatik kanpo dago dagoeneko, baina beste hiru taldeak parekatuta daude oso eta Elgoibarren jokatuko den azken saioan erabakiko da aurtengo txapelduna. Mendaroko taldeak Elgoibarren garaipena lortuz gero, txapelketa irabaziko luke orain arte jokatutako hiru jardunaldietan plaza gehien egin dituen taldea baita.

Hamar minutuko bi ekinalditan jokatuko da Elgoibarko saioa. Bi talde aldi berean arituko dira saio bakoitzean, elkarren parean. Taldeetako batek 900 kiloko harriari egingo dio tira eta 984 kiloko harriari beste taldeak. Harriak txandatuko dituzte bigarren ekinaldian. 18:00etan hasiko da saioa Sigmako probalekuan. 15 euroan jarri dute sarrera.

∞ Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza