Gobike taldeak hamabi txirrindularekin hasi du master mailako denboraldia

Barren.eus 2020ko ots. 10a, 10:45

Elgoibarko Gobike taldeak hamabi txirrindularirekin ekin dio 2020ko txirrindularitza denboraldiari, eta elgoibartarrak dira horietako hiru.

 Master mailako txirrindulariek Laudion hasi zuten denboraldia, joan den zapatuan jokatu zuten Laudioko XII. Master Klasikoa txirrindulari lasterketan. 78,8 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta Respalditza (305 metro) eta Garate (285 metro) mendateak izan ziren ibilbideko zailtasun nagusiak. Isidro Garcia txirrindulari kantabriarra gailendu zen (ikus ailegaerako bideoa). Tropel nagusiari bost bat segunduko aldea atera zion Garciak. Tropel buruan gurutzatu zuen helmuga Gobike taldeko Iban Gonzalez Ferro elgoibartarrak, bosgarren postuan, hain justu ere. Gainera Master 30 mailako podiumera igotzea lortu zuen txirrindulari elgoibartarrak, bigarren egin baitzuen bere kategorian.
Gobike taldeak joan den astean aurkeztu zuen 2020 denboraldirako osatu duen taldea. Hamabi txirrindularietatik hiru dira elgoibartarrak: Iñigo Lariz, Jorge Gonzalez eta Iban Gonzalez.
Ramon J. Garcia elgoibartarra ere lehiatuko da master mailako lasterketetan, Errioxako Bodegas Mazuela Roger Sport taldeaekin.

∞Lotura duten albisteak:

2020 02 10 gobike master txirrindulari taldea iban gonzalez podium llodio