Euskadiko zazpi talde onenen aurka lehiatuko da Arilan eskubaloi taldea

Barren.eus 2020ko ots. 5a, 13:57

Euskadiko txapelketako jubenil mailako promozio fasea jokatu zuten lau taldek, aurreko asteburuan, Elgoibarren, eta horietako bik lortu zuten bigarren faserako sailkatzea, Arilan Elgoibarrek eta Barakaldoko Zuazok.

Bizkaitarrek lortu zuten lehen postua, jokatutako hiru partidak irabazita. Sanloko jubenil nesken taldeak bi garaipen eskuratu zituen: Leizaranen aurka (16-12) eta Eharialdearen aurka (29-19). Aldiz, 40-26 galdu zuten Zuazoren aurkako neurketa. "Orokorrean ez dugu guk nahi genuen irudia eman, baina helburua lortu dugu. Euskadiko zortzi talde onenen artean egongo gara bigarren fasean", adierazi dute taldeko arduradunek. Euskadiko txapelketako bigarren fasean honako zortzi taldeak lehiatuko dira: Arilan Elgoibar, Bera-Bera, Kukullaga, Aiala ZKE, Errotaberri, Zuazo, San Adrian eta Urnieta.

2020 02 04 zuazo promozio fasea elgoibar

∞Lotura duten albisteak: