Arilan eskubaloi taldeak Euskadiko txapelketako promozio fasea jokatuko du Olaizagan

Barren.eus 2020ko urt. 29a, 12:41

Sanlo eskubaloi taldeak antolatuko du Euskadiko txapelketako jubenil mailako promozio fasea. Olaizaga kiroldegian jokatuko da, barikutik domekara bitartean, eta lau talde lehiatuko dira.

 Arilan Elgoibar taldeak bosgarren postuan bukatu zuen Euskadiko txapelketa, ligako hamalau jardunaldi jokatu eta gero. Lehen lau sailkatuak zuzenean sailkatu ziren bigarren faserako, baina fase horretan egoteko aukera bat gehiago izango du Arilanek, Elgoibarren asteburu honetan jokatuko den promozio fasean, hain justu ere. Elgoibartarrek Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko lurralde txapelketetan lehen postuetan gelditu diren hiru talde izango diuzte aurkari promozio fasean. Lehen bi postuetan sailkatzen direnek lortuko dute bigarren fasera igarotzeko txartela.

Arilan Elgoibar taldeak Andoiango Leizaran Lanbroa Taberna taldearen aurka jokatuko du aurreneko partida, barikuan, 18:30ean. Zapatuan Zuazo talde bizkaitarraren aurka lehiatuko dira, 19:30ean; eta, domekan Arabako C.B.F. Eharialdea taldearen aurka jokatuko dute faseko hirugarren eta azken partida. Hona partida guztien ordutegiak:

2020 01 29 promozio fasea arilan sanlo kartela