Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 17 san anton pilota txap elgoibar saribanaketa barrenMurua eta Uriondo, senior mailan, eta Alberdi II eta Morgaetxeberria, promesetan, gailendu dira 28. San Anton Pilota Txapelketan.

Ikastolako frontoia ia beteta zegoela jokatu zituzten, San Anton Pilota Txapelketako finalak, bariku gauean. Lehen finalean promesa mailako pilotariak aritu ziren lehian. Horietako bi, Alberdi II eta Apezetxea, hirugarren aldiz ailegatu ziren finalera. Aurreko bi txapelketak, baina, elkarrekin jokatu zituzten eta bietan irabazlearen txapela jantzi zuten. Oraingoan, aldiz, elkarren aurka jokatu zuten eta ikusteko zegoen bietako noren burura joango zen txapela, hirugarren aldiz jarraian. Partida orekatua jokatu ostean, Alberdi II azpeitiarrak eta Morgaetxeberria amorebietarrak osatutako bikoteak 22-19 irabazi zuen De La Fuenteren eta Apezetxearen aurka. Alberdi II azpeitiarra aukeratu zuten finaleko pilotaririk onena, eta hala jarraian lortzen duen hirugarren txapelarekin joan zen etxera.

•Murua eta Iriondo nagusi seniorretan
Senior mailako partidan emozio gutxiago egon zen. Bikote gorriak, Ander Murua arrasatearrak eta Endika Uriondo atzelari gizaburuagarrak osatutakoak, huts gutxiago egin zuen partidaren hasieran, eta konturatu orduko alde nabarmena lortu zuten markagailuan. Iñaki Elola bidaniarrak eta Iker Mariezkurrena berriozartarrak osatutako bikotea partida berdintzen saiatu zen arren, behartu gabeko huts dezente egin zituzten eta bederatzigarren tantoan gelditu ziren. Muruari, Arrasateko aurrelariari eman zioten finaleko pilotari onenaren saria.

2020 01 17 san anton pilota txap elgoibar alberdi barren

2020 01 17 san anton pilota txap elgoibar elola barren

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza