Sanloko bost jokalari Euskadiko selekzioarekin lehiatu dira Kantabrian

Barren.eus 2020ko urt. 9a, 13:57

Federazio autonomikoen Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatu zuten urtarrilaren 2tik 7ra bitartean, Kantabrian. Infantil, kadete eta jubenil mailako neska-mutilen 19 selekziok hartu zuten parte, tartean Euskadikoak. Sanlo eskubaloi taldeko bost jokalarik hartu zuten parte, euskal selekzioa ordezkatuz.

 Nahia Urbiolak infantil mailako Euskadiko selekzioarekin jokatu zuen eta zazpigarren postuan sailkatu ziren. Kadete mailako selekzioan bi ordezkari eduki zituen Sanlok, Olaia Aizpitarte eta June Zubiaurre, eta hirugarren postua lortuta zilarrezko domina eskuratu zuten. Kadete mutilen selekzioarekin aritu zen Markel Orbea, eta bosgarren postuan sailkatu ziren. Maddi Goñik ere bosgarren postua lortu zuen jubenil mailako selekzioarekin.

Federazio autonomikoen Espainiako Eskubaloi Txapelketaren zazpigarren ekitaldia izan da aurtengoa, 2014tik jokatzen baitute gaur egun duen lehiaketa egiturarekin. Santander, Torrelavega, Camargo eta Astillero hiri eta herrietan dauden 22 kirol pabeiloitan aritu dira lehian selekzioak, egunero 50 partidatik gora jokatu baizituzten txapelketak iraun zuen bost egunetan. Guztira, 320 partida jokatu dituzte infantil, kadete eta jubenil mailetako neska-mutilen 19 selekzioek. Adin tarte horietako jokalarientzako txapelketarik garrantzitsuenetarikoa da. Espainiako Eskubaloi Federazioak jakitera eman zuenez Kantabriako ekonomiaen dinamizazioan eragin nabarmena izan du txapelketak, 2,5 milioi eurotik gorako eragina izan duela kalkulatzen baitute, eta 10.000 lagunetik gora mugiarazi zituela.

Lehiari dagokionez, Kataluniako selekzioek lortu dituzte emaitzarik onenak, urrezko hiru domina irabazita. Emaitza guztiak rfebm.com webgunean

 

2020 01 08 Sanlo euskadi selekzioarekin dominegaz elgoibar

2020 01 08 sanlo euskadi selekzioa maddi goni elgoibar