La Union elkartetik jakiarazi dutenez, bi batzar egingo dituzte. Kirol Sailaren batzarra egingo dute lehenik, martitzenean, urtarrilaren 14an (20:30); eta, Lokal Saileko batzarra egunenean, urtarrilaren 16an (20:30).
Eztabaidatu beharreko gaien garrantzia dela-eta, parte hartzera deitu dituzte bazkideak. Besteak beste, kontuak aurkeztu eta 2020 urteko zuzendaritza talde berria aurkeztuko dute.